XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Piztiak: Otsoa

- Ikastolan gaur maisuak Txomin Agirre euskal idazlearen bizitza azaldu deusku, osaba - dinotso Enekok bere osabari, liburuak egongelako mahaian utzita.

- Bai?.

- Bai, eta bi nobela handi egin zituala ere kontatu dau: bata Kresala, Ondarroako marinelen bizimoduaz, Bizkaiko euskaraz, eta bestea gipuzkeraz, baserritarren bizitzaz.

- Ez zara gogoratzen bigarren horren izenaz?.

- Ba... izena... izena... kontxo! ahaztu egin jat izena; baina ba dakit, ira* esan gura dauala gipuzkeraz.

- Ga...- hasten da osaba bidea erraztuaz.

- Garoa! Horixe da, bai, Garoa.

Gainera, Garoa-tik hartuta, nobela zati bat irakurri deusku: Joanes artzaina mendian otsoen kontra dabilanean.

- Oso zati polita da hori, txo.

- Eta ez zaree bildurtu, hori entzutean?.

- Ez, ni neu ez behintzat.

- Dakusadanez*, zuek oso morrosko adoretsuak zaree.

- Mendian otso bat ikusiz gero, ez zinatekee horregatik bildurtuko, ez da?.

- Orain hemen ez dago otsorik, osaba.

- Beno, Bizkaian ez; baina Zuberoan eta Nafarroan ba dira batzuk oraindik, eta noizik behinean Gipuzkoara ere pasatu egiten dira, bertako artzainen kalterako.

- Zelan bizi da otsoa, osaba? Zer jaten dau?.

- Otsoa baso eta oihañ sakonetan bizi da; eta, jakina danez, amamaren etxera joaten diren Txano Gorritxu galduak jaten ditu.

- Ez osaba, benetan; ez ibili holako ipuinekin.

- Ea bada! Otsoak basoko saguak, erbiak, muskerrak*, sasietako txori habiak, animalia hilak eta horrelakorik jaten ditu.

- Gose handia danean, artaldeei ere ekiten deutse, bai eta beste abelgorriei ere: zaldiei, basabehiei, eta abar.

- Siberia aldean, oreinak* harrapatzeko, taldeka joaten dira otsoak, oreinari beti jarraituz, berau nekatu artean.

- Otsoen taldean beti egoten da nagusi bat, eta beroni beste guztiek kasu egiten deutsoe.

- Otsoak, etxeko egiteko gauza dira?

- Hara! Txikitan hartuz gero... bai.

- Gainera, beharbada, otsoa gure gaurko txakurren asaba zahar bat dateké.

- Zer da asaba, osaba?.

- Euskaraz asaba esaten jake norbere jatorriko aintzinako aitita zaharrei.

- Esate baterako, orain bi mila urte bizi izan ziren euskaldunak, oraingo euskaldunon asabak dira.

- Aintzinako aititak legez*.

- Horrekin esan gura deutsut, aintzinako otsoengandik gure gaurko txakurrak etorri leitekezela.

- Altsaziako aleman txakurra, urrunago joan barik, ia ia otsoa lakoxea da.

- Bai, horrexegatik otsozakurra esaten jako.

Osaba, eta zein da otsoaren zientzi izena?

- Hauxe:Canis lupus.

- Latinez lupus esaten jakon, eta hortik etorri dira gure inguruko erdaren izen biak:loup (=lu) eta lobo.

- Orain laurehun urte bizi izan zan Landuchio izeneko italiar batek dinoskunez, Gasteiz inguruan egiten zan euskaran lupua esaten eutsoen, berba hori latinetik hartuta.

- Guk lupua halako momorro batzuei esaten deutsegu, ez da, osaba?.

- Bai, eta ba leiteke hortixek etortzea, otsoa artzainentzat guretzat momorro horreek baino bildurgarriagoa da eta.

- Bai, kalte haundia egiten eí dau otsoak ardien artean.

- Hobe, danak garbituko balitue!.

- Dan danak garbitzea ere ez litzateke oso gauza ona.

Naturalezaren neurriak gordetzen jakin behar dogu, Eneko.

Basoan otso asko dagozenean, guztientzako besté janaririk ez dabe topatzen basoko animalietan, eta orduan joaten dira artaldeetara.

- Hil behar direnak, otso gehiegiak dira, ez danak; gelditzen direnak, basoan janaria erraz topatuko dabelako berriro ere, ardietara joan barik.

- Ahal bada, geure Herriko fauna gordetzen ahalegindu behar dogu; eta otsoa fauna horrexen parte bat da, hartzá, azkonarrá edo eta katagorriá legez.

- Basapiztiak, kalterik egiten ez daben artean, bakean bizitzen utzi behar ditugu; eta kalte egiten dabenean, kalte hori zuzentzeko neurriak hartu, gehiegizkoak hilaz, sekula ez danak.

TRAUKO.